Andoain euskal folklorearen hiriburua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 8a, 02:00

Hogeita hamar urtez errepikatzen den jaialdia ezinbestean erreferentziazkoa bilakatzen da. Urki taldeak euskal folklorea biziberritzeko lan handia egiten du, bertako kideen lana eta Euskal Herri osoko joerak jendaurrean erakutsiz.

[Argazkiak]

Euskal Herri osotik etorritako dantzariak, txistulariak, bertsolariak, trikitilariak, abesbatzak eta musika taldeak Haurren Euskal Jaialdiaren edizio berrira hurbildu ziren, Andoain euskal folklorearen hiriburu bilakatuz.

Eguraldia lagun, jaialdi borobila izan zen. Hauexek izan ziren aurtengoan kalez kale eta taula gainean aritu ziren taldeak: Leitza, Lekunberri, Ultzama, Lizarra (Nafarroa); Zaldibar (Bizkaia); Ozkibar (Behe-Nafarroa) eta Arbona (Lapurdi), eta, Lasarte-Oria eta Zarautz (Gipuzkoa). Horiekin batera, anfitrioi lanetan, Andoaingo ordezkaritza zabala: Urki taldeko gazteak, Andoaingo Bertso eskolako gazteak eta Udal Musika Eskolako abesbatza txikiak. Jaialdia aurrera ateratzeko gurasoen eta bolondresen lana goraipatu behar da, ezinbestean.

Jaialdi borobila, eguraldia lagun

{{IMG-41008}}

{{IMG-41009}}

{{IMG-41010}}

{{IMG-41011}}

{{IMG-41012}}

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!