Zimiterioko pilota txapelketan izena emateko aukera, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 8a, 02:00

Zizurkilgo Ziotza Kirol Elkarteak hamaseigarren urtez Zimiterioko binakako esku pilota txapelketa antolatu du, “Malli memoriala”. Zizurkilgo elizari atxikita dagoen frontoi berezi horri bizia emateko sortu zen txapelketa herrikoi hau eta erabat errotutako txapelketa da jada. 2015az geroztik Angel Usabiaga, “Malli” zena gogoratzen dugu txapelketaren bidez.  Izena emateko, telefono hauetara dei daiteke: 671-699-400 edo 695.752.962

Iritsi da aurtengorako izena emateko garaia ere. Ekainaren 13ra arte egongo da zabalik horretarako aukera. Bete beharreko baldintza bakarra esku pilotan aritzeko gogoa izatea da. Izen emateak, bikote bakoitzeko 10 euroko balioa du, baina sariak ere ez dira nolanahikoak izango. Irabazleak, txapela, kopa 100 euro eta afaria bereganatuko ditu. Azpitxapeldunak, kopa, 50 euro eta afaria. Hirugarren eta laugarren geratzen diren bikoteek, afari bana irabaziko dute. Lehenengo bikote zizurkildarrak berriz, 30 euro eskuratuko ditu.  Izena emateko telefono hauetara dei daiteke: 671-699-400 edo 695.752.962

Finalak eta hirugarren eta laugarren postuko partidak jaietan jokatuko dira, abuztuaren 16an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!