Agenda 21 programan landutakoa aurkeztu dute ikasleek Udalbatza Berezian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 7a, 02:00

Agenda 21 programaren baitan, Udalbatza berezia ospatu dute goizean Andoaingo Ikastetxeetako LH-ko, DBH-ko eta Batxillegorko ikasleek Udalbatzako kideekin batera. Klima-aldaketaren gaia jorratu dute ikasturtean zehar, eta lanaren emaitzak helarazi dizkiote Ana Carrere alkateari.

[Bideoa]

La Salle Berrozpe Ikastetxeko, Ondarreta Ikastetxeko, Leizaran Insitutuko eta Aita Larramendi Ikastolako Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ikasleek hartu dute parte Agenda 21 programaren baitan antolatu den Udalbatza berezian.

Klima-aldaketaren gaia landu dute ikasturtean zehar, eta horri loturiko arazoak ikasgai ezberdinetan landu dituzte. Arazo horiek aztertu ostean zenbait hobekuntza proposatu dituzte. Herriko egoera aztertzeko kanpo-jarduera ezberdinak ere egin dituzte.

Herriaren eta gizartearen egoerari buruz egindako hausnarketak Udalbatza berezian jakinarazi dizkiete Ana Carrere alkateari, Esti Mujika Hezkuntza, Berdintasun eta Kultura saileko zinegotziari, Mari Jose Izaguirre EAJ-ko bozeramaileari eta Maider Lainez PSE-ko bozeramaileari.

Ikasleek azaldu dutenez, "Andoain klima-aldaketaren ikuspuntutik aztertu dugu, batez ere energiaren erabileraren alderditik. Eta horretarako herriko diseinuaren zein antolamenduaren inguruan hausnartu nahiz ikertu dugu". Lan horretan herritarrok klima aldaketaren aurrean dugun jarrera ere aztertu dutela adierazi dute: "Ikasleok, etxekook, herritarrok eta saltokiek klima aldaketaren aurrean dugun jarrera zein ezagupenak ezagutzeaz eta partekatzeaz gain, Andoaingo kaleak ere ikertu ditugu, baita herriko praktika onak ezagutu ere".

Amaieran Ana Carrere alkateak zorionak eman dizkie egin duten lan ederragatik. Ikasleen hausnarketak banan-banan aipatu ditu Carrerek herriko egoeraren berri emanez. Kutsaduraren, birziklapenaren, ur-kontsumoaren, argiteriaren... egungo egoera zein den eta hobetzeko zein neurri hartzen ari diren ere azla Ikasleen proposamenak zeintzuk diren bideoan azaltzen dira: bideoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!