Sorterria ahaztu nahi ez duen giza komunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 7a, 02:00

Hogar Extremeño Elkarteak Extremadura, Andaluzia eta Euskal Herriko abesti eta dantzen erakustaldia eskaini zuen Basteron joan zen ostiralean. Biharamunean, irekiera ekitaldi instituzionala egin zuten elkartean bertan. Ekitaldiz betea dator astea.

Extremadura (Raices y Brotes), Andaluzia (Zambra eta Zuena) eta Euskal Herriko (Erketz) folklorea nagusitu zen Bastero kulturgunean, ehunka ikusleren gozamenerako. Andoaingo Zuena elkarteko kideek sevillanak dantzatzeaz gain, baltsa, saltsa eta pasodobleko estiloei ere heldu zieten. Extremadurako kultura, folklorea, ohiturak eta gastronomia sustatzea helburu duen ekitaldi sortak larunbatean izan zuen jarraipena, Andoaingo Udal agintari eta kultur elkarteei egin zitzaien harrera ekitaldiaren eskutik. Extremaduran jatorria duten herritar hurbildu zen ekitaldira, gazteak zein helduak, batzuk bertan jaiotakoak eta besteak Andoainen jaiotako bigarren edo hirugarrengo belaunauldikoak. Guztiek ere Extremadurako ereserkia abestu zuten, lehenengo eta behin. Ondoren, Extremadurako jaki eta edari tradizionalak dastatzeko aukera eduki zuten. Kultur ekitaldia ekitaldiz josita dator, eta asteburuan zehar amaiera emango diote.

Ekitaldiak igandera bitarte
Astearen hasiera haur ekitaldiak antolatu eta gero, ostegunean azken txanpari ekingo diote.

Ekainak 7, osteguna
18:00 Patata tortilla lehiaketa.

Ekainak 8, ostirala
18:00 Sardin jatea.

Ekainak 9, larunbata
10:00 Miga lehiaketa.
12:00 Toka txapelketa.
19:00 Mahai jokoen finala.

Ekainak 10, igandea
18:00 Kultur astearen amaiera ekitaldia, sari banaketarekin.

{{IMG-40974}}

Lehiaketa Zutik: Jose Rasero, Ana Sanchez, Jose Manuel Rey, Pablo Portillo eta Javier Gonzalez. Eserita, Jose Luis Rodriguez, Elisabeth de la Peña, Amparo Moreno, Tomas Guzman eta Francisco Hernandez.

{{IMG-40975}}

Tradizioa Extremadurako pintxo eta ardo dastaketa egin zuten larunbat eguerdian, Hogar Etxemeño elkartean. Bolondres taldearen lanari esker, hamaiketakoa primerakoa izan zen.

{{IMG-40976}}

Erakusketa Igandera bitarte, Zuenako ikasleen lanak ikusgai izango dira. Argazkian, ezker-eskuin: Jerusalem Basterra, Maria Mata irakaslea, Marci Guerrero, Lurdes Izagirre eta Tere Paniego.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!