Argazki Digital Rallyko erakusketa ekainaren 29 arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 6a, 02:00

Urnietako Argazki Digital Rallyaren XXV. edizioa maiatzaren 26an ospatu zen eta bertan parte hartu zuten pertsona guztien argazki banarekin erakusketa bat osatu da. Ekainaren 29 arte egongo da ikusgai Lekaion. Sari banaketa ekitaldia eta argazki guztien proiekzioa ekainaren 8an egingo da Lekaion, 19:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!