XXX. Haurren Euskal Jaialdi dizdiratsua, eguzkipean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 3a, 02:00

XXX. Haurren Euskal jaialdia ospatu da egunean zehar Andoaingo kaleetan, Urki dantza taldeak antolatuta. Dantzariak, txistulariak, bertsolariak, trikitilariak, abesbatzak eta talde instrumentalak batu dira Andoainen, goizez zein arratsaldez. Hona zein herrietatik hurbilduko diren: Leitza, Lekunberri, Ultzama, Lizarra (Nafarroa); Zaldibar (Bizkaia); Ozkibar (Behe-Nafarroa) eta Arbona (Lapurdi), eta, Lasarte-Oria eta Zarautz (Gipuzkoa). Horiekin bat egin dute Urki taldeko gazteek, Andoaingo Bertso eskolako gazteek eta Udal Musika Eskolako abesbatza txikiak.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!