Larunbata ekitaldiz bete-betea iritsi zen Ugarera. Goizean, haurrentzako jolasak eta tailerrak antolatu zituzten, aurpegia margotzeko aukera ere izan zuten hala nahi izan zuten txikiek. Ilerako diademak apaindu edota eskulan ezberdinak eginez, ederki pasa zuten goiza.