Euskal Quidditch Kopa Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 2a, 02:00

Euskal Quidditch Kopa jokatu da Urnietako kiroldegian. Bertan Euskal Herriko hiru talde ezberdinek hartu dute parte; Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins eta Gipuzkoa Golden Dragons taldeek alegia.

 [Argazkiak] [Bideoak]

Baina Gipuzkoako Quidditch taldeari oraindik jokalari batzuk falta zaizkio ofizialki kopan parte hartu ahal izateko. Hau horrela, kirolaren erakuslehio moduan erabili nahi izan dute Urnietan jokatu den kopa, gipuzkoarrak kirol honen inguruan gehiago jakin eta jolastera animatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!