Folklore jaialdia, kulturartekotasuna bultzatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ekainaren 2a

Extremadura, Andaluzia eta Euskal Herriko abesti eta dantzen emanaldi ikusgarriaz gozatu zuten atzo Basterora hurbildu ziren herritarrek, Hogar Extremeño elkarteak antolatuta. Raices y Brotes (Extremadura) Zambra (sevillanak), Erketz (euskal dantzak), eta Zuena emakumeen elkarteko taldeak igo ziren oholtzara; azken elkarte horretako kideek areto dantzak eta sebillanak eskaini zituzten. Hogar Extremeñoren kultur asteak gaurkoan segida izango du, 12:30ean udal agintariei eta herriko elkarteen ordezkariei egingo zaie agurrarekin.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!