Udal Musika Eskolako lau abesbatzen emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 6a, 02:00

Andoaingo Udal Musika Eskolako lau abesbatzek emanaldia eskaini zuten Bastero Plazan, ostegun arratsaldean. Katrin Iturralderen zuzendaritzapean, haur, gazte eta helduek osatutako lau abesbatzek kalera atera zuten kantu zaletasuna emanaldi polita eskainiz, nahiz eta ia-ia eztarriak urratu beharrean aritu behar izan Kale Nagusiko obrek eragindako kale zarata zela medio. Abesbatzak Nerea Hernandezen (perkutsioa) eta Mityam Ulangaren (pianoa) laguntzarekin aritu ziren.

[Argazkiak] [Bideoa]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!