Giza katean izena emateko azken txanpa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 1a, 02:00

Ekainaren 1ean amaituko da izena emateko epea Andoainen. Giza katerako falta den jendea biltzeko, "Klik eguna" ospatuko dute ostiralean bertan, 20:00etatik aurrera Zumea kalean dagoen Gure Esku Dago-en lokalaren aurrean.

Ekainaren 10a iristear da, eta oraindik bada giza katera batzeko aukera. Urnietan maiatzaren 31a izango da izena emateko azken eguna. Usurbilera joatea egokitu zaie urnietarrei 15. kilometroa betetzeko, aginagatarrekin batera. Guztira, 250 lagun behar dira zati hori osatzeko.

Izen-emateak 5 euroko kostua du eta honako lekuetan egin daiteke: GED-k astero jartzen duen karpan, Kantoi eta Xauxar tabernetan, Bikain kafetegian, Muazpi harategian, Itsaspe gozo-dendan, Elorri belar-dendan eta Trazos ile-apaindegian. Autobus txartela 7 eurotan lor daiteke, eta 15 urte artekoek 3 eurotan.

Andoainen izena ematea
Ekainaren 1a bitarte eman daiteke izena Andoainen giza katerako. Falta den jendea biltzeko ostiralean, ekainaren 1ean, "Klik eguna" antolatu dute Gure Esku Dago-k Zumea kaleko 5. zenbakian duen lokalaren aurrean (kiroldegiko zubiaren parean dagoena) 20:00etatik aurrera. Pintxoak eta edariak dastatzeko aukera egongo da ,musikaz alaiturik.

Andoaindarrek Usurbil eta Aginaga batzen dituen zatian osatu behar dute giza katea, 13. eta 14. kilometroetan. 2 kilometroko ibilbidea da, eta guztira 1000 lagun inguru behar dira.

Izen-ematea Gure Esku Dagoren lokalean (Zumea kalea, 5) egin daiteke asteartetik ostiralera 10:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, azken eguna. 10:30etatik 13:00etara.

Autobus txartela erosteko azken eguna, berriz, ekainaren 5a izango da, eta 3 euroko kostua du. Giza katea amaitzean, autobusak bi geldialdi egingo ditu. Lehena, Donostiako Errekalde auzoan, eta bigarrena, Andoainen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!