Oskarbi, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 2a, 02:00

Eibarren eta Durangon izan dira azken bi asteburuetan Gipuzkoako amateur finalean eta Euskadiko txapelketan parte hartzeko. Denboraldi osoan egindako lan guztiaren ondoren, emaitza bikainak lortu dituzte.

Maiatzaren 19an Eibarren jokatutako Gipuzkoako finalean, jubenil B mailan, Andoaingo taldeak 6. postua lortu zuen eta bakarkako lanetan, Amaia Garciak 3. postua eta Maialen Iztuetak 4. postua. Senior mailan, Laida Regillagak 2. postua lortu zuen pilotarekin eta 3. izan zen sailkapen orokorrean. Shua Lasa, aldiz, hirugarrena izan zen sailkapen orokorrean. Maider Aranok, azkenik, 7. postua lortu zuen. Maiatzaren 27an Durangon jokatutako Euskadiko txapelketan, neskak 11-15 postuen artean sailkatu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!