Lau urteko haurrek, hirurogei urtetik gorakoek, denek tokia izango dute aurtengo Urnieta Dantzan jaialdian. Kalea hartuko dutela esan daiteke, Idiazabal kalea ibilgailuen pasabiderako itxiko baitute. Indartsu daude, ekimenaren atarian: "Taldea sortzera bultzatu gintuzten helburu eta motibazioek indarrean jarraitzen dute: gure kultura, ohiturak eta tradizioak plazaratzea, Euskal Herrian ditugun dantza ezberdinak ikasteko eta erakusteko aukera izatea eta aldi berean, tradizioan oinarritutako pausoekin sortutako koreografi berritzaileak jendaurrean eskaintzea". Euskal dantzak ikustea gogoko duenaretzat, beraz, baztertu ezin daitekeen hitzordua da larunbatekoa. Ikusleek ere parte hartzeko aukera izango baitute, bereziki, Jaiki Hadi musika taldeak Zelaitxo plazan eskainiko duten erromerian.
Ikuskizun gehiago ekainean zehar
Ekainak 15, ostirala
22:00 "Ez utzi dantzatzeari" kale ikuskizuna. Gazteen taldea. San Juan Plazan.
Ekainak 17, igandea
17:30 / 19:30 "Koloredantz" Gazten emanaldia, Gaztetxoen taldea. Saroben.