Buruntzaldea igeriketa taldean izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 30a, 02:00

2018-2019 denboraldirako eskola igeriketa eta igeriketa federaturako izen-ematea zabalik dago uztailaren 27ra arte. Denboraldia irailaren 10eko astean hasiko da. Andoainen kasuan, 2010. urtean jaiotakoak izango dira izena eman dezaketen gazteenak.

[Izen-ematea]

Egutegia eta ordutegia:

Entrenamenduak burutuko diren herria eta adin tartearen baitan, ordutegiak eta egutegiak desberdinak dira. 

{{IMG-40911}}

Kuota

Kuotak modu progresiboan egokitzen dira ikasleak entrenamenduetan hasten direneko hilabetearen arabera. Igerketa eskolar eta federatuan, helbideratutako azken kuota martxoan pasatzen da. Martxoan eta beranduago hasten direnek ordainketa bakarra egiten dute transferetzia bidez. Hala ere, iraila baino beranduagoko hilabeteetan hasteko aukera taldeak bideragarri ikusten dituen egokitzapen ahalmenen menpe dago.

Buruntzaldea IKT taldean bi, hiru edo familiakide gehiago dituztenek hobariak dituzte.

DSBE laguntza jasotzen duten familiek, taldean dituzten familiakide kopuruaren baitako kuotaren %75a bakarrik ordainduko dute. Egoera hau, dagokion ziurtagiria info@buruntzaldeaikt.eus helbidera bidaliz egiaztatuko da.

Kuotaren inguruko xehetasn gehiago hemen: prezioak.

Informazio gehiago

Buruntzaldeako webgunean, info@buruntzaldeaikt.eus posta elektronikoan edo 696 506 632 telefono zenbakian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!