Denboraldiko azken ibilbidea egin dute Andoain Ibiliko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 30a, 02:00

Denboradako azken ibilbidea egin dute Andoain Ibili egitasmoko parte-hartzaileek. Ibilbidearen ostean ikasturteari amaiera emateko guztiak Bastero Kulturgunera gerturatu eta laburpen bideoa ikusi ostean guztientzako pintxoak eta edaria ere izan dira bertan.

[Argazkiak]

Udalak ekimenaren balorazio positiboa egin du eta datorren irailean bigarren denboraldiari hasiera emango diela ere aurreratu du gaurko ekitaldian. Ikasturte osoan zehar bataz beste 75 pertsona jardun dira egitasmoan parte-hartzen; ibilbide arrakastatsuenean 90 lagun hurbildu ziren eta gutxienean 28 lagun. 60 eta 80 urte bitarteko pertsonak izan dira, batez ere, parte hartu dutenak (%76), baina animatu dira pertsona nagusiagoak ere. Eta orohar, gehiago animatu dira emakumeak (%60) gizonezkoak (%40) baino. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!