Mendizabal, lehen emakumezkoa Herriartekoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 26a, 02:00

Ostiral arratsaldean, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan, historian lehen aldiz gizonezkoen artean emakumezkoa aritu zen partida ofizialean. Andoain taldeko Nora Mendizabal pilotaria gaztetxoen arteko lehen partidan parte hartu zuen, maila bikaina eskainiz. Ikusleek txalo artean hartu zuten, partidaren hasieran. Lau pilotarien artean ikuskizuna eskaini zuten, partida 22-20 zizurkildarren alde amaituz.

[Argazkiak] [Bideoa]

Emaitzak oro har hartuta, Zizurkil taldeak egin du aurrera Herriartekoan.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!