Egokitutako kirol jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 25a, 02:00

Andoaingo Batzokiak antolatuta, egokitutako kirol jarduerak ikusgai izango dira Goikoplazan larunbat honetan egun osoan zehar. Herri askotako kirolariak hurbilduko dira eta jarduerak aurrera atera ahal izateko herriko hainbat kirol elkartek laguntza emango dute (Ganbara, Gazteleku, Zumeatarra,...). Jaialdia Gipuzkoan erreferentzia bilakatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!