Urnietarrak nabarmendu ziren eskolarteko padel txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 27a, 02:00

Alebin mailako Gipuzkoako eskolarteko padel txapelketako finalean lau urnietar aritu ziren.

Lau urnietar gazte izan ziren aurreko asteburuan Donostiako Etxadi kiroldegian jokatu zen padel txapelketako finalean. Guztira bederatzi bikotek parte hartu zuten eta horietatik bi urnietarrak ziren: Haritz Goikoetxea eta Unai Barberena alde batetik, eta Jon Lertxundi eta Mikel Campos, bestetik. Bikote bakoitzak zegozkien partidak irabazi ostean, finalean elkartu ziren. Garailea, Haritz Goikoetxea eta Unai Barberenak osatutako bikotea izan zen. Emozio eta lehiakortasun handiko partidua izan zen, non besteak beste, laguntasuna izan zen nagusi. Zorionak lauei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!