Gipuzkoako irristaketa txapelketa, igandean Allurralden

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 26a, 02:00

II. Gipuzkoako txapelketa jokoan izango da, alebin mailatik hasi eta master mailara bitarte.

Lehiaketa igande goizean abiatuko da, 10:30etatik aurrera. Gipuzkoa osotik etorriko dira, gainera. Hauexek izango dira parte hartuko duten klubak: Irristaka, Donostiroller, Itsasmendi, Bera Bera, Hanka Labanka, Zarautz KE, Hernani KE eta Corsarios Vascos. 50 lehiakidetik gora, proba ezberdinak burutzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!