Euskaldunakoa, oro har, denboraldi ona izaten ari da. Guztien artean nabarmentzen ari den taldeetakoa jubenil mailako Euskalduna A taldea da. Joan zen asteburuan ligaska amaitu zuten, lehen postua nagusitasun handiz eskuratuz. Talde berean Urnieta A taldea lehian izan da. Pablo de Torresen mutilek azken ordurarte buruz burukoetan aritzeko aukerak izan dituzte, baina azkenean laugarren postuan amaitu dute. Zestoaren aurkako partida irabazi beharra zuten, eta era berean Lezoko Allerruk berea galdu behar zuen. Bada, ez zen ez bata eta ez bestea gertatu. Urnietarrak lehiatik kanpo geratu dira. Hori bai, euren zelaian larunbat honetan mailako bi talde onenek finala jokatuko dute arratsaldeko 17:30ean hasita. Onenen arteko finala izango da.
Euskalduna eta Ekintza finalean
Bakoitza bere multzoan lehena izan denez, bi taldeek igoera ziurtatuta dute. Larunbatean jokoan izango dena ohorea izango da, mailako onena nor den partida bakarrera erabakiko baita. Paperean oso final orekatua izango da. Bi taldeak nola iritsi dira honaino? Biak hamalauna partida irabazita. Ekintzak hiru partida galdu ditu, eta Euskaldunak soilik bi.