Herriartekoan murgildu da Andoain taldea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 25a, 02:00

Eskuz binakako herriarteko txapelketan Zizurkilek aurrea hartu zion Andoaini, 1-2. Ostiralean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan itzuliko partidak jokatuko dituzte, 19:00tan hasita. Gomazko paletan, ostiralean 19:30ean hasiko da Andoain-Azpeitia lehia Arraten.

Zizurkilgo esku pilotariak gehiago aritu ziren, eta hiru partidetatik bitan gailendu ziren Arrate pilotalekuan ostiral ilunabarrean jokatu zen herriarteko txapelketan. 22-20, 3-22 eta 3-22 izan ziren emaitzak. Eñaut Etxeberria-Iker Uria, Urtzi Artola-Eneko Gomez eta Unai Etxeberria-Imanol Usandizaga bikoteak kantxaratu ziren Andoain ordezkatuz. Zikurkildik, berriz, Ander Perurena, Mattin Etxeberria, Julen Alberdi-Xabi Lasa eta Peru Labaka-Mikel Arrate izan ziren pilotariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!