Ekainaren 10a gerturatzen ari da, Gure Esku Dago ekimenak Donostia, Bilbo eta Gasteiz eskuz esku lotu nahi dituena. Nazio mailako antolakundearen arabera, urnietarrek Usurbilgo Agiñan kilometro erdia bete behar dute. Horretarako 250 lagunen parte-hartzea beharrezkoa izango da. Agiñara joateko autobusak goizeko 10:00etan aterako dira Denda Berritik eta, ekitaldia amaitzean, autobusak berriro Urnietara itzuliko dira. 12:30etik aurrera izango da itzulera.
Izena emateko aukera ugari
Karpa: Guria aurrean, ostiralean, 18:00tik 21:00era. Xauxar ondoan, larunbatean, 12:00tik 14:00ra eta San Juan plazan 19:00tik 21:00era.
Saltokiak: Kantoi, Xauxar, Bikain, Muazpi, Itsaspe, Elorri eta Trazos.