Tolosaldeko adinekoen ibilaldia, Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 25a, 02:00

Tolosaldeko adinekoak ibilaldia egiten ari dira Urnietako udalerrian barrena. 8,5 kilometroko ibilbideari 11:00etan ekin eta berehala, euriarekin egin dute topo. Irura, Tolosa, Zizurkil, Villabona, Anoeta, Aduna, Berastegi, Ibarra eta Urnietako 132 herritar ari dira parte hartzen, Denda Berri elkarteak antolatutako ekimenean. Ibilaldia amaituta, 150 pertsona ongi merezitako bazkarian bilduko dira.

[Argazkiak]

 

Denda Berri elkarteak, Urnietakoa Udalaz gain, ondorengo merkatarien laguntza izan du: Denontzat, Fronton eta Kantoi tabernak, Itxaspe, Ekotolosa eta Toñi frutategiak, Zaldundegui, Guria eta Aballarri jatetxeak, eta, Eroski eta BM supermerkatuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!