Larraulgo kirol astea

Aste osoko egitarau oparoa izan dute Larraulen. Maiatzaren 13an, Erniopeko mendi martxako ibiltariak hartu zituzten, eta horixe izan zen kirol astearen abiapuntua.

[Argazkiak]

{{IMG-40847}}
Hitzaldiak, erakustaldiak, eta lehia ezberdinak izan zituzten gozagarri aste osoko egitarauean. Ostiralean, kronoigoera egin zuten bidetxurretik, eta Josemi Mugika izan zen azkarrena. Gaztetxoen artean, Eñaut Urkaregi izan zen lehena helmuga puntuan. Larunbatean, Asteasu eta Larraulen arteko apustua zegoen iragarrita. Asier Diaz eta Ibon Jauregi larrauldarrak, Mattin Sarasola eta Tomas Iraola asteasuarren aurka aritu ziren, nor baino nor. Bidetxurrean gora ahalik eta denbora laburrenean igotzea zen erronka, gurpil bat piririka eramanez. Larraulgo bikotea gailendu zen, 10:25 denborarekin. 25 segundu gehiago behar izan zituzten aurkariek. Mendi ibilaldi familiarra izan zuten azken egunean, baita frontenis eta futbito txapelketen finalak ere. Giro ederrean joan zen kirol astea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!