Katramilatuta, ironia gainezka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 25a, 02:00

Ikuskizun polita eskaini zuten Katramila antzerki taldeko helduek Basteron, ostegun ilunabarrean. Ironiatik eta parodiatik jo zuten beste behin, ikusleen barreak eraginez maiz. Pertsonaje ugarik egin zuten topo Katramilatuta antzezlanean: Andoaingo kultura zinegotzia, Basteroko garbitzailea eta argien arduradunak, poxpolinak, Raphael kantariaren imitatzaileak, txiste kontalaria... Ktarmilako haur eta gazteen txanda da gaur-bihar.

[Argazkiak]

Emanaldian zehar gogoan eduki zituzten Katramilako talde amateurrean hasieratik parte hartu izan duten antzezlariak baina atzokoan ezin izan zutenak oholtzaratu. Nolanahi ere, taldeak ziurtatuta dauka etorkizuna atzo ikusi ahal izan zen bezala, izan ere, zenbait herritar azken aldian animatu egin dira antzezpenaren munduan murgiltzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!