Aniztasunaren festa, Fleming-en

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 24a, 02:00

Maiatzaren 11an ospatu zuten Ainztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia, Villabonako Fleming Herri eskolan. Ospakizunen barnean, kalejira egin zuten herrian barrena. Hona hemen eskolako kideek ateratako argazkiak eta bideoa

 Maiatzaren 11an, arratsaldeko, 16:30an ekin zioten aniztasun jaiari, kalejirarekin.  Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak batu zitzaizkien, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta,  dantza afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere.  EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera  eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten oihalak ere ikusteko aukera izan genuen.

   Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu zuten jaialdia, eta komunitate osoak parte hartu zuen festa koloretsuan. Eskolan, familiak jatorri eta kultura anitzekoak dira eta aniztasun hori defendatu, agerian utzi eta balioan jarri nahi izan dute. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!