Eskola Agenda 21ean landutakoaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 23a, 02:00

Pedro Mari Otaño herri eskolako, Zubimusu ikastolako eta San Millan eskolako ikasleek atzo aurkeztu zieten udal ordezkariei eta teknikariei  Eskola Agenda 21en baitan egindako lana.

2017-2018 ikasturtean klima aldaketa landu dute ikasgelatan eta lanketa egin ondoren, zenbait konpromiso hartu eta eskaera batzuk egin dizkiote udalari.

Hurrengo konpromisoak hartu zituzten ikasleek:  Paper txuri gabeko eguna ospatzea, inguruko azoketan gehiago erostea eta autoa gutxiago erabiltzea. Udalari egin dizkioten eskaerak berriz, lurzoru naturaletan ez eraikitzea, autobus gehiago eta merkeagoak jartzea eta azoka egun bat jartzea edota maiztasun bat zehaztea (astero, hilean bitan ala behin...).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!