Elkarrekin ekin zioten pilotaren afizioari Arruartek, Goikoetxeak eta Ansak Urnietako pilota eskolan. Arruartek eta egun palista eta Urnietako pilota eskolako monitore den Jon Iturbek Gipuzkoako eskolarteko txapelketa irabazi zuten infantil mailan, eta Euskadiko jokoetan brontzezko domina eskuratu zuten.
Indartsu hasi zuten partida Arruartek eta Goikoetxea V.ak. Harmailetatik animoak ez ziren falta izan familiaren eta lagunen partetik, baina azkenean galdu egin zuten Eloy eta Zalduaren aurka (35-29).
EMAITZAK:
Erremontea:
Eloy-Zaldua 35
Goikoetxea V-Josu Arruarte 29
--------------------------------------
Ansa II-Etxeberria III 37
Matxin III-Azpiroz 40
Estatuko Trinkete Txapelketa, eskuz binaka:
Julen Loitegi-Oier Gurutzealde 2
Independientes (Errioxa) 0
Euskal Herriko Trinketeko Txapelketa, eskuz banaka (senior):
Bizkaia 40
Eñaut Esnaola 25
Olaztiko torneoa, eskuz binaka (senior):
Olazti 10
Lauzirika-Esnaola 18 (bigarren urtez garaile)