Ekitaldi ugari izango da aukeran, aurtengo gazte festetan. Ostiral arratsaldean abiatuko dira eta asteburu osoan zehar hamaika hitzordu burutuko dira.
Maiatzak 25, ostirala
Urnieta Challenge izeneko jolasa antolatu dute Gaztelekuak eta kale hezitzaileek, elkarrekin. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du, aurretik. 11-17 urtekoei zuzenduta dago.
18:00ak aldera Poxta Zahar taldeak jolasak antolatuko ditu. Eta ordu beretsuan, Etxeberri plazan, Apaxi ipuin-kontalaria arituko da. Plazan bertan sardin-poteoa, bingoa eta musika antolatu ditu bertako auzokideen elkarteak.
Iluntzeko 20:30ean txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik. Gauean, berriz, afari tematikoa eta Matraka elektro-txarangaren kalejira iragarri dituzte. Horiexek, beraz, jaietako lehen hitzorduak.
Maiatzak 26 larunbata
Bi kirol hitzordu aipatu behar dira, inguruko herrietako kirolariak erakarriko baitituzte. Goizean, Benjamin jaia. Arratsaldean, Andoaingo Txirrindulari Eskolarekin batera, txirrindularitza lasterketa. Gauean, Fito eta Fitipaldisen bertsio taldea zuzenean arituko da.
Maiatzak 27, igandea
Diana, puzgarriak eta Txanbolinen emanaldia iragarrita daude, igande goizerako. Arratsaldean DJa eta haur tailerrak.