Zizurkilek 2-1 mendean hartu zuen Andoain, eskuz pilotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko maiatzaren 19a

Zizurkilgo esku pilotariak gehiago aritu ziren, eta hiru partidetatik bitan gailendu ziren Arrate pilotalekuan ostiral ilunabarrean jokatu zen herriarteko txapelketan. 22-20, 3-22 eta 3-22 izan ziren emaitzak. Eñaut Etxeberria-Iker Uria, Urtzi Artola-Eneko Gomez eta Unai Etxeberria-Imanol Usandizaga bikoteak kantxaratu ziren Andoain ordezkatuz. Zikurkildik, berriz, Ander Perurena, Mattin Etxeberria, Julen Alberdi-Xabi Lasa eta Peru Labaka-Mikel Arrate izan ziren pilotariak.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!