Santa Barbarara, presoen eskubideen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Sare plataformak eskualdeko presoen eskubideen aldeko mendi irteera antolatu du, Hernaniko Santa Barbarara. Igandean izango da, eta bertan kultur ekitaldia egingo dutela iragarri dute. Eguerdiko 12:00etarako iragarrita dago kultur ekitaldia.

 

Hara iristeko, Andoaindik 10:30etan irtengo dira Goikoplazatik, eta ordu berean Urnietako San Juan plazatik. Horrez gain, datorren maiatzaren 30ean Joseba Azkarraga politikari ohiak hitzaldia eskainiko du Lekaion, 19:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!