Pertsonaje horiek guztiek 28 C-ko hego haizetik -2C-rako bidaia egin zuten, zortzi segundotan. 7-12 urte bitarteko 28 antzezle aritu ziren Joxe Mari Berasategiren esanetara, berebiziko graziarekin.
Antzerki festa polita antolatu zuten Egape Ikastolako haurrek, joan zen larunbatean. Euskal Frouzen unibertsoa aurkeztu zieten beren senitartekoei eta Urnietako gainerako antzerkizaleei. Izaki majikoz betetako istorio eta abenturak bata bestearen ondoren uztartu zituzten: Tximeletak eta kastoreak, xagutxo pipirinak, katutxo dibertigarriak, elur panpin maltzurrak...
Pertsonaje horiek guztiek 28 C-ko hego haizetik -2C-rako bidaia egin zuten, zortzi segundotan. 7-12 urte bitarteko 28 antzezle aritu ziren Joxe Mari Berasategiren esanetara, berebiziko graziarekin.