Aukeratu dira parte hartze prozesuko 11 proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Jasota 157 galdetegitik 142 eman ziren ontzat. Horietatik 11 proposamen burutuko dira herriko zenbait eremu hobetzeko helburuz. 2018ko aurrekontuetatik 125.000 euro bideratuko dira parte hartze prozesurako.

[Bideoa]

11 proposamenak:

  1. Kutxaren atzeko parteko arrapala hobetu (Dendaldegi eta M.Yurramendi artean): desnibela dezente jatsiz eta egun duen malda berdinduz hobetuko da arrapala, bertako igarotzea errazteko eta irristadak saihesteko. Halaber, alboan eskailera batzuk ipiniko dira. 25.000 euro.
    {{IMG-40799}}
     
  2. Txoritagaindik Salestarretara doan oinezko bidea konpondu. 25.000 euro.
    {{IMG-40800}}
     
  3. Lizardi 1-3ko atzeko partean dagoen espazioa hobetu: eserlekuak eta argitasuna hobetuz. 10.000 euro.
    {{IMG-40801}}
     
  4. Arantzubi-Santa Leokadiako baranda berritu: Udalak zati bat egitea aurreikusita zeukan eta partida horrekin osorik aldatuko da. Baranda berria altzairu herdoiltgaitzekoa izango da. 25.000 euro.
    {{IMG-40802}}
     
  5. Lekungo tunelaren ondoan piknikerako edo atsedenerako gune bat egin: eserleku eta mahaiekin. 2.500 euro.
    {{IMG-40803}}
     
  6. Eserleku gehiago jarri: herriko puntu desberdinetan. 12.000 euro.
    {{IMG-40804}}
     
  7. Txakurrak ibiltzeko leku bat egokitu: Hasiera batean trenbide ondoan dagoen parkeko eremuan kokatzeko asmoa dago, baina lur horiek Adifenak direnez baimena eskatu behar da. 3.000 euro.
    {{IMG-40805}}
     
  8. Lore gehiago landatu: herriko hainbat parkeetan. 5.000 euro.
    {{IMG-40806}}
     
  9. Eteneta elkartearen ondoan zebra-bide bat egin: bihurgunean dagoen baranda kenduko da espaloiaren albo batetik bestera igaro ahal izateko. 8.000 euro.
    {{IMG-40807}}
     
  10. Belandi-Akan kaleko seinalizazioa zuzendu: 1.500 euro.
    {{IMG-40808}}
     
  11. Zebra-bide garai bat egin Pintore kalean: 8.000 euro.
    {{IMG-40809}}

 

    AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
    Egin AIURRIkide!