Andoain-Andoain bizikleta irteera berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 18a, 02:00

WNT Total Cycling Andoain-Andoain bizikleta ibilbidearen bigarren edizioa burutu zuten, joan zen larunbatean. Eguraldi txarrarekin izan arren, bertako txirrindulariak kanpoko bisitarien gidari lanetan gogotsu aritu ziren.

WNT-ROTOR Pro Cycling nazioarteko txirrindularitza taldea da, Britainia Handiko lizentziarekin emakumezko talde profesionalaren jabea. Babesle nagusiaren interesak Estatu mailan eta Euskal Herrian WNT Ibericaren bitartez bideratzen dituzte, eta jardunaldi ezberdinak antolatzen dituzte. Horietakoa WNT Total Cycling izeneko jardunaldia da. Joan zen larunbatean ospatu zuten Andoainen eta bertara enpresako langileak, bezeroak, banatzaileak eta txirrindulari taldeko kirolariak hurbildu ziren 80 kilometroko ibilbidea osatzeko. Haiei bidea errazteko, Andoaingo Txirrindulari Eskolak laguntzaile lanak hartu zituen. Gipuzkoan barrena, bidea irekiz, Andoaingo prestatzaile eta txirrindulari ohiak aritu ziren. Aurtengoan Olano, Galdeano edota Baldinger txirrindulari ohien parte-hartzearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!