Euskadi mailako txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 18a, 02:00

Maiatzaren 22an La Salle Berrozpe Ikastetxeko Unai Alkorta, Mikel Arrate, Asier Askarai, Arkaitz Azpillaga, Ekain Bellanco eta Jon Gil ikasleek Euskoskills txapelketan parte hartuko dute. Haiekin batera izango da Xabier Puertas irakaslea ere. Diseinu Mekanikoaren atalean lehiatuko dira, Irunen. Irabazleak estatu mailako lehiaketan parte hartzeko txartela eskuratuko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!