Bertxin Elkartearen ereserkia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 19a, 02:00

Bertxin Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak badu ereserkia, nola ez, Joxe Mari Oiartzabalek konposaturikoa. Joxe Ramon Berrondok jarri dio hitza doinuari. Doinua biribilketa martxa bat da, bizi-bizia, danborrarekin jotzeko modukoa. Kaletxikiko jaietan eskainiko dute.

[Bideoa]

Elkarteko kide Nemesio Zatarain, Eusebi Fernandez eta Maria Teresa Iruretagoienak eta Gora Kale Txiki Bandako Joxe Mari Oiartzabal, Jesus Ibañez eta Joxe Ramon Berrondok egin zuten aurkezpen ekitaldia. Pozik agertu ziren elkarteko kideak, abesti berriaren partiturak eta grabazioa eskuetan zituztela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!