Herriko argiteria berritzeko lanak hasiko dituzte epe laburrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 1a, 02:00

Eficen enpresarekin proposamen ezberdinak aztertu ondoren Amasa-Villabonako argiteria berritzea erabaki du Udalak. Hiru helburu nagusi ditu: ingurumenarekiko eta segurtasunarekiko konpromezua eta konpromezu ekonomikoa. 464.553 euroko aurrekontua izango dute lanek.

[Bideoa]

Udalerriko konpententziaren barruko hobekuntzan beste pausu bat emango du Amasa-Villabonako Udalak. Argiztapen publikoaren kudeaketa hobetzeko asmoz, erreforma integralaren akzio plan berria aurkeztu du eguerdian Udalak. Bertan izan dira Maite Izagirre alkatea eta Rafael Soriano Eficien enpresako zuzendari teknikoa. Eficen enpresak burutuko ditu lanak, eta 464.553 euroko kostua izango du.

Maite Izagirre alkateak adierazi duenez, "alkate bezala argi dut Amasa-Villabonako argiztapen publikoak orain dela urte batzuetatik hutsune asko dituela instalakuntzan zein kudeaketan. Horregatik asteburu honetan Etxeondon gertatutako antzeko egoera tamalgarria -argiztapen publiko gabe igarotako hainbat gau- ekidin nahian gestio plan berri batean sartu aurretik, egungo sistemaren auditoria bat egin nahi izan dugu". Azterketa horretan landu diren gaiak 5 dira: instalakuntzen inbentarioa, kuadro elektrikoen ezaugarri energetikoak, egungo argiztapen sistemaren teknologia, argiztapen mailaren neurketa eta aurrezteko proposamenak.

Hiru konpromezu nagusitan oinarritzen da plana. Lehena ingurumenarekiko konpromezua da, eta Udaletik adierazi dutenez, "gehiegizko kontsumo elektrikoaren ondorio negatiboak murrizten lagundu nahi da, errekurtsoen arrazoizko erabilpena eginez". Segurtasunean oinarritzen da bigarrena. "Argiztapen publiko egoki batek, delituekin erlazioa duten ekintzak -genero biolentziarekin erlazionatutako delituak gehien bat- ekiditeko puntu beltzak ezabatu eta beste mota batzuetako istripuak, elektrokuzioak... ekiditeko segurtasun gehitua bermatzen ditu". Eta hirugarrena, konpromezu ekonomioan oinarritzen da. Izagirrek azaldu du Udala ekonomia zorrotz batengatik gidatua izan behar dela, eta zentzu horretan, udalerriko instalazioen erabilera egokien arrazionaltasun handiagoa aurrezki ekonomikoen sinonimo direla.

Lanaren xehetasunak

Eficien enpresako zuzendari tekniko den Rafael Sorianok argitera berritzeko akzio planaren xehetasunak eman ditu. Beren lana egungo argiteria publikoaren inbentario eta analisiak egitean datzala azaldu du, hala nola, aginte-koadroen analisia, argiteriaren azpiegiturak moldatzea, araudiaren barruan burutzea eta abar.

Dibertsifikazioko eta Energia Aurrezteko Institutuak (IDAE) eta Espainiako Argiteria Batzordeak (CEI) ezarritako argiztapen publikorako auditoretza energetikoak egiteko protokoloa jarraituz egin dira argiztapen instalakuntzaren neurketa eta identifikazioa.

"Argiteria berritzea, instalazioen moldaketak eta ondorengo instalazioen telegestio sistema egingo dela kontutan hartuta 464.553 euroko batez besteko aurrekontua osatu da", azaldu du Sorianok. Horrela, 10 urteren buruan argi kontsumoan %72,6 aurreztera ere irits litekeela gehitu du. Horrelako proiektuak burutzeko diru-laguntza publiko zein pribatuak badaudela, eta horien aukera eta onurak aztertuko direla ere esan du. Plan horren barruan Amasa-Villabonako kale argiteria osorik berrituko litzateke.

Herriko argiteria aldatzearen arrazoi nagusietako bat legean dagoela azpimarratu du Sorianok: "2009. urtean kanpoko argiztapenaren efizientzia energetikoaren aplikazioari dagokion arautegi berria jarri zen martxan. Bertan, udalerriak bete behar dituen argiztapen maila eta ildo batzuk ezartzen dira. Ondorioz, 2009. urtea baino lehen jarritako instalazioek ez dute araudi hori betetzen, nahiz eta oraindik zaharkituak ez egon".

Maite Izagirre alkateak lanak epe laburrean hasiko direla aurreratu du, lehenik guztia oposizioarekin aztertu ostean. Era horretan, Amasa-Villabona lehen postuetan kokatzen du: "argi daukagu Amasa-Villabona honetan ere lehena izatera iritsiko dela eraginkortasun energetiko eta ingurumen jasangarriari dagokionez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!