Ez da gogorik falta familia giroan mendira joateko eta argi geratu zaigu hori maiatza aldean egiten den Zanpatuz tiki egunean. Eguraldi txarra egin bazuen ere 50 lagun ausartu ziren mendi buelta egitera. Honek zanpatuz tiki eguna egonkortu duela esan genezake. Oraingoan Buruntzako tontorra zen helmuga eta igande goizean Azkortetik irten ziren haur, gazte eta gurasoak helmugara iristeko prest.
Iratxoek ipinitako pistei jarraiki, gaztetxoek ibilbide luzeagoa osatu zuten. Txikienak ordea, zuzenean igo ziren tontorreraino. Etxera iritsi aurretik gainera mendizaleek Buruntzako San Roke ermitaren arkupeetan hamaiketako ederra egin zuten. Honekin batera, Zanpatuz mendi elkarteak mendi bueltan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkie bertara gerturatzeagatik eta egunaren parte izateagatik.