Mendi irteera Arkamura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 14a, 02:00

Arkamu mendi lerrora joateko irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak datorren iganderako. Izena emateko, 649 71 71 82  telefono zenbakira deitu behar da, 20:00-22:00 edo Aizkardiren egoitzan, ostegunean, ordutegi berean.

   Abiapuntua Jokano (600m) izango da. Ondoren Montemayor (1060m) eta jarraian Kruzeta (1169m), Coronas (1166m), Repiko (1186m), Risco Malo (1165m) eta Peña Colorada (1132m), Arrianora jaisteko (753m).
    Irteera honen iraupena 5:30 ordu ingurukoa izango da. Luzera 21 kmkoa da.
    Igandean, goizeko 7:00etan abiatuko dira Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!