Adunako Irizar lantegiaren irekiera ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 12a, 02:00

Andoaingo Sorabilla auzunetik gertu dagoen Irizar lantegiak ostiral arratsaldean egin zuen irekiera ekitaldi ofiziala, hainbat hilabeteetan martxan izan eta gero. Irizar e-mobility lantegia erreferentziazkoa da ibilgailu elektrikoen ekoizpenean: "Irizar e-mobilityren produktuak %100 elektrikoak dira, bai diseinuan, bai trakzioan, bai aire girotuan, eta hori da euren elementu bereizgarria".

Ordezkaritza zabala:

Josu Amilibia Adunako Alkatea, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olano eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu Arantza Tapia Irizar e-mobilityko buruzagiekin izan ziren irekiera ekitaldian. Haiekin batera, industria alorreko gonbidatu ugari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!