Santakrutzak 2018

Jai batzordearen esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 11a, 02:00

Jai batzordeak, ohar bidez esker ona adierazi die jaietan partaide diren eragile guztiei.

Oharra:

“Pasa dira gure jai kuttunak, eta Santakrutz Jai Batzordetik, eskerrak ematea soilik ez zaigu geratzen. Haur pregoitik hasita, eta Herri danborradarekin amaituta, giro ederrean joan dira jaiak! Euriak ere ezin izan dizkigu zapuztu lehen egunak. Ekintza ezberdinez, kolorez, jende ugariz eta batez ere umore onez bete dira kaleak.

Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu jaietan era batera edo bestera parte hartu duzuen guztiei: dendariak, hostalariak, herriko talde eta eragile ezberdinak, elkarteak, eta norbanakoak..., mila esker bihotzez, beste urtebetez, guztiontzako hain bereziak diren jai hauek aurrera eramaten laguntzeagatik. Zuek gabe, ezer ez litzake posible izango.

Datorren urtean berriz ere elkar ikusiko dugu!

Gora Santakrutzak!!!”

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!