Erniopeko mendi martxa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 11a, 02:00

Albizturren izango du abiapuntu aurtengo edizioak. Ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte. 48 kilometroko ibilbide luzea, eta 26,5 kilometroko ibilbide motzagoa. XI. edizioa izango da aurtengoa eta izena emateko aukera zabalik dago www.erniozaleak.org webgunean edota Albizturren bertan, irteera bakoitaren aurretik. 06:00etan abiatuko dira ibilbide luzeko parte-hartzeaileak, 08:00 etan motzekoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!