Urnietako eta inguruko haurrek pailazo ezagunen ikuskizun berriaz gozatu ahal izango dute. Aiora Zulaika Pirritx pailazoak horrela deskribatu du Urnietan eskainiko duten Borobilean ikuskizuna: "Hizpide hartu dugu egun hain modan dagoen adiera: bizikidetza. Hori bai, beraien hizkuntzara egokituta. Askotan galdetzen dute: Nork agintzen du etxean? Kalean? Eta eskolan? Egunero suertatzen zaizkigun gatazka txiki horien irtenbidea irudikatu nahi izan dugu. Uxue Alberdik oso ondo lagundu digu gai hori lantzen, lau ipuintxotan. Haurrari zail egiten zaio demokrazia edo diktadura moduko terminoak ulertzea, baina modu sinplean azalduz gero, erraz ulertzen du. Eta borobil txikietan gatazka txikiak konpon daitezkeen bezala, hainbat borobiletan bildu beharko ginateke gatazka handiagoak konpontzeko ere".
Sarrerak salgai
Aiurrik antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin. Sarrerak 7 euroko prezioan salgai daude Xauxarren, Bikainen eta Andoaingo Ernaitzan eta Aiurrin.