Denboraldi amaiera igeriketan alebin eta benjaminentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 11a, 02:00

Alebinek eta benjaminek azken jardunaldia izan zuten pasa den larunbatean Hernaniko kiroldegian. Guztira 46 gaztetxo lehiatu ziren. Alebin mailakoak, Euskadiko kirol jokoetan arituko dira, bi aste barru.

Buruntzaldea igeriketa taldetik, alebin mailako 15 neska-mutilek hartu dute parte ligako azken jardunaldian, iraupen ertaineko eta lau estilotako probatan. Estilo libreko 400 metrokoan fin aritu ziren Izaro Audikana, Leire Lavaud eta Nere Irazu; bosgarren, seigarren eta zazpigarren postuetan, hurrenez hurren. Tximeleta proban, 200 metrokoan Eneko Elizasuk hirugarren postua lortu zuen. Benjamin mailako 31 partaideak ere bikain aritu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!