Ohitura biziberritu zuten Santa Krutz egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 10a, 02:00

Hainbat historialarik Santa Krutz eguneko ohitura hamahirugarren mendean kokatzen du. Azken urteotan parte-hartzea jaitsi bada ere, Udalak tradizio zaharrari eutsi nahi dio. Erromeria egin ohi dute bertan urnietarrek eta lasartearrek, egun gutxiko tartean.

Maiatzaren 3an Santa Krutz jaia ospatu zuten Azkorteko baselizan, aspaldiko tradizioari jarraipena emanez. Udalak antolatuta, meza ospatu zuten lehenbizi eta erromeria ondoren, trikitixa eta bertso doinuekin. Haize hotza zebilen, eta festara bertaratutako jende ugarik Urnietara jaistea erabaki zuen, meza entzun ostean. Bertan geratu diren bakanek Larrañaga-Zabalaren trikiti-hots alaiekin eta Larrañaga eta Mendizabalen bertso bikainekin gozatu zuten. Jaiak Oinanume jatetxean izan zuen jarraipena.

Hiru ospakizun jarraian
Maiatzaren 5ean Aurrera Gure Ametsak ospakizuna antolatu zuen, eta biharamunean, Lasarte-Oriako Ttakun elkarteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!