Euskalkien eguna, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 9a, 02:00

Goizeko 11:00etan hasita, hainbat euskalkitako irakurketa jarraiak egingo dituzte lurralde bakoitzeko ordezkari ezagunek. Lurralde bakoitzaren inguruko postuak ere jarriko dituzte, informazio orokorraz gain, pintxo goxoak dastatzeko aukera eskainiz.

Euskalkien Egun handia izango da larunbatean, maiatzaren 12an, Zizurkilen.


Ordezkari ezagunak izango ditu lurralde bakoitzeko euskalkiak. Hauxe da irakurketa jarraian parte hartuko duten pertsonen zerrenda:

  • Juan Kruz Igerabide, Gipuzkoa
  • Ana Urkiza eta Onintza Enbeita, Bizkaia
  • Julio Soto, Nafarroa
  • Ttittika Rekalt, Zuberoa
  • Daniel Landart, Lapurdi
  • Txema Abarrategi, Araba

 

Ordu horretan bertan, lurralde bakoitzeko postuak jarriko dira, herriko elkarteen partaidetzaz. Lurralde bakoitzeko bereizgarriak egongo dira ikusgai, bai eta lurralde horretako turismo-eskaintzari buruzko informazioa ere.

Bestalde, lurralde bakoitzeko janariak eta edariak probatzeko aukera paregabea izango da. Xabi Tello sukaldariak lurralde bakoitzeko jaki bereziekin pintxoak prestatuko ditu, eta Arabar Errioxako ardoarekin, sagardoarekin eta txakolinarekin lagunduta dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!