Leitzaran bisitarien etxea, denboraldi berrirako prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 8a, 14:48

Denboraldi berriaren aurkezpena egin dute gaur goizean Otietan dagoen Leitzaran Bisitarien Etxean. Aisialdia eta natura elkar lotzen dituen zerbitzua da, herrikideei bezala kanpoko bisitariei bideratuta dagoena. Aurtengo erronka nagusia, besteak beste, bizikletako eskaintza sakontzea izango da. Eta baita Leitzaranera hurbiltzen diren bisitariak Andoainera eta ingurura bideratzea ere.

[Webgunea] 

Denboraldiaren aurkezpena Jon Zulueta Udaleko enplegu zinegotziak eta Ekaitz Zubelzu BiziBiziki enpresako kudeatzaileak egin dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!