Lopez de Lacalle gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 7a, 02:00

Etxekoek eta Andoaingo PSE-EEk gogoan hartu dute Jose Luis Lopez de Lacalle, ETAk erail zueneko 18. urteurrenean. Lagun, herrikide eta politika mailako ordezkaritza zabala bildu da hildakoaren izena daraman parkera. Maider Lainezek adierazpena egin du, eta Alain Lopez de Lacallek esker ona adierazi die bertaratutakoei. Minutuko isilunearekin eta txalo zaparradarekin amaitu da ekitaldia. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!