Zanpatuz mendi elkarteak hilaren 13rako familia giroko irteera antolatuko du, Buruntza mendira. Goizeko 09:30ean Azkorteko baselizatik irtengo dira, eta gurutzetik bueltan, hamaiketakoa egingo dute. Familia bakoitzeko 4 euroko prezioa ipini dute, eta ordainketa izena emateko garaian egin behar da. Maiatzaren 8a baino lehen Xauxarren eta Ikasmin akademian egin daiteke izen-ematea.