Udaletxe ondoko errepidea itxita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 7a, 02:00

Hoditeria aldatzeko lanak direla eta, udaletxe ondoko errepide zatia gaur goizean itxi dute. Kale Nagusia eta Kaletxiki elkar lotzen dituen bidea, beraz, bi norabideetan itxita egongo da hilabetez. Trafikoan eragin nabarmena izango du.

Behin behineko ibilbideak:

Behekaldetik Kaletxiki aldera:

  • Zumea plazatik Kaletxikira joateko Leizaran institututik joatea gomendagarria da.
  • Nafarroa plaza inguruan bizi direnek, Kaletxikira Ama Kandida etorbidetik joan beharko dute.

Udaletxe ingurutik Zumea plazara:

  • Leizotz edota La Salle etorbidetik doazenentzat, Aierbeko pasabidea zabalik izango dute.
  • Anbulategitik Agustin Leitza kalean barrena doanarentzat, Kale Nagusia eta Juan Bautista Erro kaleak zabalik izango dira.

Trafikoa herrigunean

Lau hilabeteko lanaldiaren ostean, dagoeneko zabalik dago Juan Bautista Erro eta Kale Nagusiaren errepide zatia. Asfaltatze lanak egitea bakarrik falta da, eta hori lan guztiak amaituta egingo dute. Asfaltatze lanei ekiteko unean uneko trafiko mozketak egingo dituzten arte, zabalik dago bi norabideetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!